STEAM – Bokazio zientifiko-teknologikoak
Patronato ikastetxean ulertzen dugu bokazio zientifiko-teknologikoak ez direla kasualitatez sortzen, baizik eta jakin-mina, sormena eta mundua ulertzeko nahia pizten duten esperientzien bidez.
Hori dela eta, Lehen Hezkuntzan STEAM metodologiaren aldeko apustua egiten dugu. STEAM metodologia zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematikak biltzen dituzten proiektuak sortzean datza, esanguratsuak diren eta eguneroko bizitzarekin lotutako proiektuak. Gure ikaslegoak eginez ikasten du, bere sorkuntza propioak inbestigatuz, diseinatuz, eraikiz, programatuz, esperimentatuz eta hobetuz. Modu horretan, pentsamendu kritikoa eta ebazgarria garatzen ditu. Prozesu horretan hezkuntza-robotika nabarmentzekoa da; izan ere, aukera ematen du neska-mutilek programazioa eta ingeniaritza benetako arazoei erantzuteko tresna bihurtzen diren erronkei aurre egiteko.
Etorkizunerako ezinbestekoak diren oinarrizko konpetentziak, lan kooperatiboa, sormena, komunikazioa eta pertseberantzia, besteak beste, sustatzen dituzten metodologia aktiboekin lan egiten dugu. Proiektu bakoitzak ikaskuntza eguneroko bizitzarekin eta gure gizartearen erronkekin lotu nahi du, jakintzaren diziplina arteko ikuspegia bultzatuz. Era berean, ikasle guztien parte-hartzea sustatzen dugu, genero-estereotipoak apurtuz eta lanbide zientifiko-teknologikoak neskei eta mutilei modu berean hurbilduz.
Gure helburua ez da soilik etorkizuneko ingeniariak, zientzialariak edo programatzaileak prestatzea, baizik eta jakintzaren eta teknologiaren bidez beren ingurua aztertzeko, berritzeko eta eraldatzeko gai diren herritarrak. Gaur jakin-min zientifikoa piztea etorkizuneko aukerei atea irekitzea dela sinisten dugu.












