
GOIZTIARREN GELA
Patronato Ikastetxean familien zerbitzura jartzen gara, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzea errazten duen harrera-gune bat eskainiz. Zerbitzu honi esker, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak goizeko 08:00etatik aurrera sar daitezke ikastetxean.
Familien ongizatearekiko dugun konpromisoaren barruan, haurrek eskola-egunari lasaitasunez ekiteko ingurune seguru eta atsegina eskaintzen dugu. Horrela, familiek beren laneko eta eguneroko erantzukizunak bateratzeko aukera dute.
JANGELA
Patronato Ikastetxean jangela-zerbitzua hezkuntza-proiektuaren funtsezko osagaitzat hartzen dugu. Familia-kontziliazioa errazteko tresna izateaz gain, bizitzarako ikaskuntza-esparru garrantzitsua dela uste dugu.
Espazio honetan elikadura-ohitura osasungarriak sustatzen ditugu, baita nutrizioarekin lotutako jarrera positiboak ere. Era berean, laguntasuna bultzatzen dugu, eta errespetuan eta tolerantzian oinarritutako harremanak sustatzen ditugu familia-giro hurbilean, elkarrekiko dugun konfidantzari esker.
Gainera, berrikuntza gisa, etxera eramateko menuaren aukera ere eskaintzen dugu. Familien behar berrietara egokitu nahi dugu, gure zerbitzuetan malgutasuna eta erosotasuna eskainiz.


ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
Gure eskolaz kanpoko jardueren programan ikasleen garapen pertsonala eta hezitzailea aberasten duen eskaintza zabala, askotarikoa eta erakargarria eskaintzen dugu.
Eskaintza hori ikasle bakoitzaren interes eta beharretara egokituta dago, bakoitzak bere gaitasunak ezagutu, garatu eta indartzeko aukerak izan ditzan.
Ikasturte bakoitzean jardueren eskaintza berrikusi eta eguneratzen dugu, aukera berriak txertatuz eta familiei kalitatezko proposamen erakargarriak eskainiz.









